Entzun kultur elkarteak, Um Blem Ble tabernarien elkartearen laguntzarekin, garagardo azoka egingo du Agirre Lehendakaria ibiltokian. Hamar garagardo mota desberdin dastatzeko aukera izango da bertan. 18:00etatik aurrera, pintxoak, fingers-ak eta euskal saltxitxak eskainiko dituzte. Haritz Aranguren 'Norde' harri jasotzaileak erakustaldia eskainiko du, eta Elortxa DJak girotuko du gunea.