Erromeriak hartu zuen atzo arratsaldean Azkoitiko plaza

Julene Frantzesena

Trikiti Eguneko bazkarian ehundik gora lagun elkartu ziren, eta arratsaldean ere, soinu txikia eta panderoa izan ziren protagonista nagusiak. Hainbat trikitilari igo ziren plazako agertokira, eta hainbat izan ziren haiek eskainitako doinuekin dantzan aritu ziren herritarrak. 

Trikiti Eguna ederki borobildu zuten herritarrek atzokoan. Izan ere, goizeko kalejirak eginda eta plazako arkupeetan sabelak beteta,  trikiti doinuak plazara eraman zituzten Trikigirok antolatutako egunaren bueltan elkartu ziren musikariek. Hain zuzen ere, erromeria leku bilakatu zen arratsaldean Azkoitiko plaza.

Ehundik gora lagun elkartu ziren bazkarian, eta bazkalostean hasi ziren trikitilariak soinu txikia hauspotzen eta panderoak astintzen. Gero, ohiko legez, txandaka-txandaka, soinu jotzaile eta pandero jotzaile hainbat igo ziren plazan horretarako propio muntatutako agertokira. Herritarrak dantzan jartzea ere lortu zuten horiek; pieza eta pieza artean, asko izan ziren dantzara batu zirenak.

(Argazkiak: Ibon Errazu)

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide