Goi mailako euskal kirolarien beste aldea erakusten jarraituko du 'Matx' podcastak. Iazko denboraldiak izandako harrera ikusirik, bigarren bati ekin diote era. Oraingo honetan ere, BAT Basque Team fundazioarekin elkarlanean ekoiztutako saioa izango da. Kirol gutxituen gorenean dauden euskal kirolariak izango dira gonbidatuak, eta Zudaire igerilari zubietarra (Nafarroa) izan da denboraldi berriko lehen protagonista.