Eskozian jaio zen Pat Cowie, berak Getariaren tankera hartzen dion kostaldeko herri txiki batean. Aspaldi alde egin zuen handik, Ingalaterrara aurrena, Venezuelara gero, eta duela ia 40 iritsi zen Euskal Herrira familiarekin, auto batean eta karabana batean sartzen zitzaiena besterik ez zutela. Azken urteotan Zarautzen bizi den arren, aski pertsona ezaguna da Aian, denbora askoan bizi izan baita han. Dabilen harriari saioaren aste honetako atalean, euskara dotorez berritu ditu Urola Kostara iritsi aurreko eta ondorengo kontuak.