Demokraziaz arituko dira solasean Txinparta filosofia taldearen biharko saioan

Andoni Elduaien

18:30etik 20:00etara bitartean egingo dute saioa Elkargunean. Parte hartzaileek demokraziaz duten ikuspuntua emateko aukera izango dute bertan.

Demokraziaz hausnartzeko saioa egingo du Txinparta filosofia taldeak bihar, asteartea, Elkargunean. 18:30etik 20:00etara bitartean izango da hitzordua, eta gai hori ardatz hartuta, parte hartzaileek beren ikuspuntua emateko aukera izango dute; izan ere, pentsamendu kritikoa sustatzea du helburu Txinparta taldeak, eta aldiro elkartzen da gizarte gaiez hausnartzeko. 

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide