Aire libreko pistako Euskadiko Txapelketa jokatu dute asteburuan atletek Gasteizko Mendizorratzan, eta Xeye Azkoitiko eta Azpeitiko atletismo taldeko kideek maila ona erakutsi dute beste behin. Ane Bosch azkoitiarrak beste urrats bat egin du gora, eta joan den hilean Gipuzkoako txapelketa irabazi zuen moduan, oraingoan Euskadikoan nagusitu da. Hark jantzi du 18 urtez azpiko kategorian urrezko domina, 05.03.52 denborarekin 1.500 metroko txapelketa irabazita. Era berean, Julen Zialtzeta azkoitiarrak hirugarren postua eskuratu du kategoria berean, 800 metroko proba 02.04.05 denboran amaituta.
Bestalde, haien taldekide Ibai Maiz azpeitiarra Euskadiko Txapelketan txapeldunorde gelditu zen 18 urtez azpikoetan, kilometro eta erdiko lasterketa 04.24.10 denboran amaituta.
