Ane Bosch eta Julen Zialtzeta atletak txapeldun, Gipuzkoako 18 urtez azpikoen txapelketan

Iraia Oteiza

Xeye taldeko korrikalariak, Arrasaten. (Utzitakoa)

Atletismoko aire libreko Gipuzkoako txapelketak jokatu dituzte asteburuan Arrasaten (Gipuzkoa). Boschek eta Zialtzetak hirugarren postua erdietsi dute1.500 metroko proban, baina 18 urtez azpikoen arteko onenak izan dira.

Azkoiti-Azpeitiko Xeye atletismo taldeko zenbait korrikalari azkoitiarrek Gipuzkoako Atletismo Txapelketako dominak zintzilikatu dituzte asteburuan lepoan. Herenegun, zapatua, Arrasateko (Gipuzkoa) Mojategiko pistan jokatuko zituzten aipatu txapelketak, eta Ane Bosch eta Julen Zialtzeta gazte azkoitiarrek 1.500 metroko txapelketa irabazi zuten.

Bosch eta Zialtzeta hirugarren sailkatu ziren beren probetan, baina 18 urtez azpikoen mailako azkarrenak izan ziren bi azkoitiarrak, eta hala lortu zuten lehia irabaztea. Zialtzetak 04.16.52 denbora egin zuen, eta Boschek 05.00.16 denbora.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide