Iberia laukoteak kontzertua eskaini du Santa Kutzen, 34. Udaberriko Musikaldiaren barruan

Iraia Oteiza 2026ko maiatzaren 10a

Juan Crisostomo Arriaga konpositorearen omenezko kontzertu omenaldia eskaini zuen atzo taldeak Santa Kutz komentuan, haren heriotzaren bigarren mendeurrena aitzakiatzat hartuta. Maila goreneko emanaldiaz gozatzeko parada izan zuten komentura bertaratu zirenek. 

34. Udaberriko Musikaldiaren bigarren kontzertua eskaini zuten atzo, larunbatez, Santa Kutz komentuan. Iberia laukotearen txanda izan zen atzokoan, eta Juan Crisostomo Arriaga konpositorearen omenezko kontzertu omenaldia eskaini zuen taldeak, haren heriotzaren bigarren mendeurrena aitzakiatzat hartuta. Ganbera musikaren aldeko apustua egin zuen Iberia laukoteak, eta maila goreneko emanaldiaz gozatzeko parada izan zuten Santa Kutzera bertaratu zirenek. 

Udaberri Musikaldiko beste bi kontzertu izango dira hurrengo bi larunbatetan. Datorren zapatuan, hilaren 16an, Ainhoa Zubillagaren, Juan Laboreriaren eta Iñaki Salvadorren txanda izango da.Hirukoteak Musicales con huella lana taularatuko du Santa Kutzen, eta ikus-entzuleak irrati programa bat ardatz hartuta gonbidatuko dituzte musikalaren generoaren unibertsoan zehar bidaia eklektikoa egitera.

Udalak antolatuta, herrigunetik Santa Kutzera autobusez joateko aukera izango da. Autobusa 18:00etan aterako da Julio Urkixo etorbidearen 7. zenbakiaren alboko geralekutik; eta kontzertua amaitu orduko itzuliko  da autobusaatzera herrigunera. Autobusa hartzeko, aurrez ez da izena eman beharrik izango. 

(Argazkiak: Azkoitiko Udala)

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide