Joan zen astean Aire(h)ari bikoteak Udaberriko Musikaldiaren 34. aldia zabaldu ostean, zikloaren bigarren asteburuan ganbera musika izango da nagusi, Iberia laukoteari esker. Marta Peño eta Luis Rodriguez biolin jotzaileek, Mario Oltra biola jotzaileak eta Arnold Rodriguez biolontxelo jotzaileak osatzen dute taldea.
Madrilen sortutako talde horrek Juan Crisostomo de Arriaga (Bilbo, 1806 – Paris, 1826) gogoratuko du larunbatean, konpositore bizkaitarraren heriotzaren bigarren mendeurrenean, eta omenaldi horretan, haren obra nabarmenetako bat interpretatuko du taldeak: Hari Laukotea 2. zb. La Maiorrean. 16 urte zituela konposatu zuen bilbotarrak pieza hori. Era berean, Maurice Ravelek konposatutako beste obra batez gozatzeko aukera izango du pubikoak: Hari Laukotea Fa Maiorrean.
18:30ean izango da kontzertua Santa Kutz komentuan, eta udalak doako autobus zerbitzua jarriko du hara joan-etorria egiteko. Ohi bezala, autobusa 18:00etan irtengo da Julio Urkixo kaleko geralekutik.