Pianoaren eta harmoniumaren fusioa eraman du Aire(h)arik Santa Kutz komentura

Julene Frantzesena 2026ko maiatzaren 3a

Bi musikariak atzoko emanaldian, hainbat herritarren aurrean. (Azkoitiko Udala)

Atzo hasi zen Udaberriko 34. Musikaldia, Igancio Arakistain piano jotzaileak eta Oscar Rodriguez harmonium jotzaileak eskainitako kontzertuarekin. Herritar hainbat izan ziren Azkoitiko Udalak antolatutako emanaldian.

Aire(h)ari bikotearen kontzertuarekin hasi zen atzo, larunbata, Udaberriko 34. Musikaldia. Igancio Arakistain piano jotzaileak eta Oscar Rodriguez harmonium jotzaileak osatutako bikoteak Haydn, Franck, Widor, Stravinsky eta Wagner konposatzaileen piezak eskaini zituen Santa Kutz komentuan.

Herritar hainbat izan ziren Azkoitiko Udalak antolatutako emanaldian. Gainera, herrigunetik komentura joateko eta handik itzultzeko doako autobus zerbitzua eskaini zuen erakundeak, eta hainbat izan ziren zerbitzu hori baliatu zutenak.

2024an sortu zuten Aire(h)ari bikotea, Oiartzungo Organozaleak Elkarteak bultzatuta, eta orduz geroztik, hainbat kontzertu eskaini dituzte Arakistainek eta Rodriguezek.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide