Sokratesengan jarriko du arreta Txinpartak biharko saioan

Ane Olaizola

Sokrates irudikatzen duen eskultura.

Txinparta filosofia taldeak hitzordua jarri du biharko, eta Grezia Klasikoko filosofoaren pentsamenduan oinarritutako saioa egingo dute han parte hartzen dutenek. Elkargunean bilduko dira. 

Sokrates pentsalarian oinarritutako saioa egingo du Txinparta filosofia taldeak bihar, Elkargunean. Han parte hartzen dutenek Mendebaldeko filosofiaren sortzailetzat hartzen den Grezia Klasikoko filosofoaren figura aztertuko dute, eta haren pentsamenduaren oinarrian egon ziren etikan eta moralean sakonduko dute, beraz. 18:30etik 20:00etara bitartean izango da hitzordua. 

Pentsamendu kritikoa sustatzea du helburu Txinparta taldeak, eta aldiro elkartzen da gizarte gaiez hausnartzeko. 

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide