Felix Azurmendiren apaizgoaren urrezko ezteiak ospatzeko bazkaria antolatu dute apirilaren 26rako

Julene Frantzesena 2026ko apirilaren 13a

Azkoitiko parrokiaren ataria.

Joan zen urtarrilaren 18an bete zituen Azurmendik 50 urte Azkoitiko erretore karguan. Urrezko ezteiak ospatzeko Joseba jatetxean bazkaria egingo dute, eta dagoeneko eros daitezke otordurako txartelak.

Felix Azurmendi Azkoitiko erretoreak zeregin horretan urrezko ezteiak bete zituen joan zen urtarrilaren 18an, eta urtemuga horren harira, lagunarteko bazkaria antolatu du Parrokiako taldeak apirilaren 26rako.

Sakristian eman ahal izango da Joseba jatetxean (14:00) egingo duten otordurako izena, astegunetan, 09:30eko mezaren ostetik 12:30era bitartean nahiz 17:00etatik 19:00etara artean. Igandeetan, berriz, meza nagusiaren ondoren eman ahal izango da izena. Bazkaritarako txartela 50 euroren trukean erosi ahal izango da.

Apirilaren 26a Pazkoaldiko laugarren igandea izango da, eta Elizak Artzain Onaren jaia ospatuko du. Hori dela eta, 11:00etan meza nagusi berezia izango da Andre Mariaren Jasokundearen parrokian. Azurmendiren urrezko ezteiak tarteko esker oneko eukaristia izango da egun horretakoa.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide