Felix Azurmendik apaizgoan 50 urte bete dituela ospatu dute

Nerea Uranga

Azkoitiko Parrokiako kideek Azurmendi apaiz egin zuteneko urrezko ezteiak ospatu dituzte gaur, meza nagusiaren orduan. Gaurko elizkizunaren ondoren, 50. urteurreneko ospakizunak apirilaren 26an borobildu nahi dituzte herri bazkari batekin. 

Azken hamahiru urtetan Azkoitiko erretorea den Felix Azurmendik apaiz egin zeneko urrezko ezteiak ospatu ditu gaur. Urteurren hori kontuan hartuta, gaur Azkoitiko parrokiako meza nagusian esker oneko eukaristia eta otoitza egin dituzte.

Gaurko elizkizun ospakizunaren ondoren, apirilaren 26an herri bazkariarekin ospatu nahi dute Azkoitiko Parrokiako kideek Azurmendiren apaizgoko 50. urteurrena.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide