Lukiek eta Deus Ez taldeen kontzertuak izango dira Matadeixen gaur gauean

Ane Olaizola 2026ko martxoaren 27a

Deus Ez taldea. (Dues Ez)

Bi kontzertu izango dira entzungai gaur Matadeixen, 22:00etan. Rock alternatiboan aritzen diren Lukiek eta Deus Ez taldeak izango dira gaueko protagonistak.

Rock alternatiboaz gozatzeko aukera izango da gaur gauean Azkoitiko Matadeixen, Lukiek eta Deus Ez musika taldeen eskutik. 24. Korrika Kulturalaren barruan eskainitako kontzertuak izango dira, eta 22:00etan hasiko dira emanaldiak. 

Bost urte agertokietatik kanpo egon ondoren, Deus Ez taldea zuzenekoetara itzuli da grabatu berri duten hirugarren diskoarekin: Zain. Azkoitiko eta Eibarko musikariez osatutako talde horrek rock alternatiboa, grungea eta noise pop-a uztartzen ditu. Hiru artistak osatzen dute taldea: Eric Deza abeslaria eta gitarra-jotzaileak, Alex Etxebarria baxu-jotzaileak eta Koldo Sagarzazu bateria-jotzaileak.

Bestalde, Lukiek 2015ean Mungian (Bizkaia) sortutako taldea da, hiru kidez osatua dago hori ere: Josu Ximun ahotsean eta gitarran, Antton Goikoetxea baxuan eta Christian Rodriguez baterian. Beren burua “rock alternatiboaren” barruan identifikatzen duten arren, eragin asko jaso duen taldea da, eta ez dute esperimentatzeko beldurrik erakutsi. Taldeak bere hirugarren diskoa aurkeztuko du Matadeixen, Lukiek #3 izenekoa.

Matadero Ekintzak taldeak antolatutako zuzeneko emanaldiak ikusteko sarrerak 8 euro balio ditu.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide