Optimismoaz eta pesimismoaz hausnartuko du Txinpartak etzi

Ane Olaizola

(Freepik)

"Inoiz baino hobeto edo gaizkiago al gaude?" galderari erantzun nahian, asteazkenean Elkargunean egingo dute saioa. 

Txinparta Azkoitiko filosofia zaleen taldeak hitzordua jarri du etzirako, eta optimismoaz eta pesimismoaz hitz egiteko tartea hartuko dute egun horretan, gai honi tiraka: "Inoiz baino hobeto edo gaizkiago al gaude?". 

Pentsamendu kritikoa sustatzea du helburu Txinparta taldeak, eta aldiro elkartzen da gizarte gaiez hausnartzeko. Etzi, Elkarguneko Zeharkako Gelan bilduko dira, 18:30etik 20:00etara artean. Interesa duen edonork parte har dezake. 

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide