Dabilen harriari...

Triki-traka hotsa isildu zuten, baina ez haren oihartzuna

Ihintza Elustondo-Usua Garin-Urtzi Oteiza 2026ko otsailaren 22a

Gaurko egunez duela 100 urte inauguratu zuten Urolako trena. Mendeurrena dela eta, tren hari buruzko Dabilen harriari saio berezia ondu du Gukak. Urolako trenak bizimodua markatu zioten hiru personaren lekukotzak bildu ditu honako ikus-entzunezko honetan.

Duela 100 urte, gaurko egunez inauguratu zuten Urolako trena. Bailaran sekulako garrantzia izan zuen garraiobideak, eta duela 40 urte trenaren triki-traka hotsa isildu bazen ere, haren itzalak bizirik jarraitzen du memoria kolektiboan.

Urtemuga hori aitzakiatzat hartuta, Dabilen harriari saio berezi bat ondu du Gukak, atzera begira jarri eta tren haren oihartzuna berreskuratu nahian. Horretarako, tren hark bizimodua markatu zioten hiru persona elkarrizketatu ditu: Ixiar Letamendi, aitaren lana tarteko, Azkoitiko geltokian jaio eta estazioz estazio bizi izan zen emakumea; Fermin Lasa, Urolako treneko azken langileetakoa izan zena; eta Jexux Mari Arroitaonandia, trena izugarri maite izan zuen lasaotarra. 

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide