Martxoaren 28an igaroko da 24. Korrika Azkoititik

Andoni Elduaien 2026ko urtarrilaren 8a

23. Korrika Azkoititik pasatu zen unea. (Korrika)

Martxoaren 28an, larunbatez, egingo ditu 24. Korrikak euskararen aldeko urratsak herrian. Duela bi urte ez bezala, arratsalde erdiko orduetan igaroko da AEKren egitasmoa herritik. Azpeititik iritsiko da Korrika Azkoitira, eta herrigunea zeharkatuta, Elgoibarrera joko du gero Azkarate mendatetik.

Martxoaren 19an Atharratzen (Zuberoa) hasi eta hil horren 29an Bilbon bukatuko da 24. Korrika. AEK-k Euskara gara lelopean zabalduko du 11 egunez euskararen aldeko aldarria, eta gaur, osteguna, jakinarazi du euskaltegiak egitasmo horrek aurten egingo duen ibilbide zehatza zein izango den. Martxoaren 28an, larunbatez, iritsiko da Korrika Azkoitira. 

Azpeititik ailegatuko da 24. Korrika herrira, 18:33 aldean. Munategiko biribilgunean Santa Kutz auzorako bidea errepide zaharretik hartuko dute korrikalariek, eta San Jose egoitzaren azpiko bidegurutzean Julio Urkixo etorbidearen 40 zenbakira sartuko dira. Ondoren, Balda plaza, Plazaberri eta herriko plaza zeharkatuko ditu Korrikak, eta Altzibar auzotik Elgoibarrera zuzenduko da. Azkarate mendatean barrena, Elgoibarrera (Gipuzkoa) joko du gero euskararen aldeko egitasmoak. 

Honakoa da 24. Korrikak Azkoitian egingo duen ibilbide zehatza:

GI-2634 Azkoitira bidean 18:33
Santa Kutz auzoa 18:39
Santa Klara kalea 18:40
Julio Urkixo etorbidea 18:42
Julio Urkixo etorbidea 18:44
Julio Urkixo etorbidea 18:46
Kale Nagusia  18:47
Kale Nagusia 18:49
Altzibar hiribidea 18:52
Gi-2634 Azkarate mendatea 18:54
Gi-2634 Azkarate mendatea 18:56
Gi-2634 Azkarate mendatea 18:58
Gi-2634 Azkarate mendatea 19:02
Gi-2634 Azkarate mendatea 19:06
Gi-2634 Azkarate mendatea 19:10
Gi-2634 Azkarate mendatea 19:13
Gi-2634 Azkarate mendatea 19:16
Gi-2634 Azkarate mendatea 19:18
Gi-2634 Azkarate mendatea 19:20
Gi-2634 Azkarate mendatea 19:23

Hona hemen Korrikak eskualdean egingo duen ibilbidearen mapa: 

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide