Zein da 'tiraizue' Azkoitiko hitzaren esanahia?

Erredakzioa

Hegazkin bat, airean. (Freepik)

Azkoitia Gukak, herriko euskara bultzatzeko asmoarekin, Azkoitiko hitz edo esamolde bat argitaratzen du ostiralero. Aurrekoan, ganaana hitzaren esanahia erakutsi zuen webgunean; oraingoan, tiraizue hitza aukeratu du. Ba al dakizu zein den hitz horren esanahia?

Tiraizue hitza erabiltzen da Azkoitian joera esateko. Hona hemen adibide bat:

  • Azkoitiko hizkeran: "Gure Mikelek beti euki du kanpoa juteko tiraizue, ta azkenin, urtebeteako junda Alemanire".
  • Euskara batuan: "Gure Mikelek beti izan du atzerrira irteteko joera, eta azkenean, urtebeterako joan da Alemaniara".

Iturria: Azkoittiko euskerie, Aizkibel beka.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide