Zein da 'ganaana' Azkoitiko hitzaren esanahia?

Erredakzioa

Ganadu bat, ukuiluan. (Freepik)

Azkoitia Gukak, herriko euskara bultzatzeko asmoarekin, Azkoitiko hitz edo esamolde bat argitaratzen du ostiralero. Aurrekoan, manejarra hitzaren esanahia erakutsi zuen webgunean Azkoitia Gukak; oraingoan, ganaana hitza aukeratu du. Ba al dakizu zein den hitz horren esanahia?

Ganaana hitza erabiltzen da Azkoitian ganaduari ematen zaion janariari deitzeko. Hona hemen adibide bat:

  • Azkoitiko hizkeran: "Lanak bukatzeko, ganaana partitzie bakarrik falta zat".
  • Euskara batuan: "Lanak amaitzeko, ganaduari jana banatzea bakarrik falta zait".

Iturria: Azkoittiko euskerie, Aizkibel beka.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide