Zein da 'manejarra' Azkoitiko hitzaren esanahia?

Erredakzioa

Agintari bat azalpenak ematen. (Pixabay)

Azkoitia Gukak, herriko euskara bultzatzeko asmoarekin, Azkoitiko hitz edo esamolde bat argitaratzen du ostiralero. Aurrekoan, erretolikie hitzaren esanahia erakutsi zuen webgunean Azkoitia Gukak; oraingoan, manejarra hitza aukeratu du. Ba al dakizu zein den hitz horren esanahia?

Manejarra hitza erabiltzen da Azkoitian lapurreta egiteari deitzeko. Hona hemen adibide bat:

  • Azkoitiko hizkeran: "Agintai jende honek manejarra ibiltzeu!".
  • Euskara batuan: "Agintari jendeak lapurreta kontuak izaten ditu!".

Iturria: Azkoittiko euskerie, Aizkibel beka.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide