Zein da 'erretolikie' Azkoitiko hitzaren esanahia?

Erredakzioa

San Andres egun bateko irudia, plazan. (Anartz Izagirre)

Azkoitia Gukak, herriko euskara bultzatzeko asmoarekin, Azkoitiko hitz edo esamolde bat argitaratzen du ostiralero. Aurrekoan, txirrixe hitzaren esanahia erakutsi zuen webgunean Azkoitia Gukak; oraingoan, erretolikie hitza aukeratu du. Ba al dakizu zein den hitz horren esanahia?

Erretolikie hitza erabiltzen da Azkoitian jardunari deitzeko. Hona hemen adibide bat:

  • Azkoitiko hizkeran: "San Andres egunien goizo etxeatu ezien, erretolikie dauket aittu berra".
  • Euskara batuan: "San Andres egunean garaiz etxeratu ezean, jarduna entzun beharko dut".

Iturria: Azkoittiko euskerie, Aizkibel beka.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide