Izaskun Garmendia da 'Dabilen harriari' saioko aste honetako protagonista

Ihintza Elustondo eta Urtzi Oteiza 2025eko abenduaren 3a

Guka Telebistak atzo gauen bota zuen Dabilen harriari saioaren bigarren denboraldiko bederatzigarren atala, Beizamako Izaskun Garmendia protagonista zuela. Hemen duzue atala, oso-osorik ikusgai. 

Izaskun Garmendia beizamarra izan da aste honetako Dabilen harriari saioaren protagonista. Guka Telebistak atzo gauen, 22:00etan, bota zuen bigarren denboraldiko bederatzigarren atala, eta horretan, besteak beste, sorterrian igarotako haurtzaroko kontuak berritu zituen Garmendiak. Gero, alde egin zuen herritik, baina han eta hemen ibili eta ostean, berriz bueltatu zen jaioterrira, eta han bizi da orain, mendien magalean, zoriontsu den tokian.

Datozen bi astearteetan ere Dabilen harriari saioaren atal berriak ikusteko aukera izango dute herritarrek Guka Telebistan, 22:00etan. Asteazken arratsaldetik aurrera, berriz, Gukaren webguneetan ikusi ahal izango dira atal horiek.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide