Dabilen harriari...

Ester Mendizabal da 'Dabilen harriari' saioko aste honetako protagonista

Usua Garin eta Gorka Eizagirre

Guka Telebistak atzo gauen bota zuen Dabilen harriari saioaren bigarren denboraldiko zortzigarren atala, Zarauzko Ester Mendizabal protagonista zuela. Hemen duzue atala, oso-osorik ikusgai. 

Guka Telebistak atzo gauen, 22:00etan, bota zuen bigarren denboraldiko zortzigarren atala, eta horretan, besteak beste, San Pelaio auzoan pasatako haurtzaroaz, kale nagusiko Mendizabal kinkila dendaz, Ondartza kultur taldeaz, Martuteneko espetxean pasatako denboraz eta mendiari dion pasioaz aritu zen Mendizabal.

Datozen asteetan ere, asteartero-asteartero, Dabilen harriari saioaren atal berriak ikusteko aukera izango dute herritarrek Guka Telebistan, 22:00etan. Asteazken arratsaldetik aurrera, berriz, Gukaren webguneetan ikusi ahal izango dira atal horiek.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide