24. Korrikako arropa salduko dute etzi, plazan

Andoni Elduaien 2025eko azaroaren 26a

Korrikako lekua, eskuz eskuz. (Artxiboa)

Azkoitiko AEK euskaltegiko kideak herriko plazako arkupetan izango dira ostiralean. 18:00etatik 20:00etara jarriko dute haiek arropa probatzeko eta saltzeko postua. 

Etzi, ostirala, Azkoitiko AEK euskaltegiko kideak herriko plazan izango dira. 24. Korrikako arropak eta produktuak salduko dituzte haiek 18:00etatik 20:00etara bitartean, plazako arkupetan. 

Euskaltegikoek, besteak beste, 24. Korrikako kolore desberdinetako kamiseta mahuka motzak nahiz luzeak, kirol-jertseak, eta osagarriak salduko dituzte, hala nola lepokoak eta galtzerdiak. Helduentzat nahiz haurrentzat jarriko dituzte haiek produktu horiek guztiak salgai.

Era berean, AEK-k azaldu du 24. Korrikan erabili ahal izango diren petoak ere eskuratu ahal izango dituztela herritarrek etzi, plazan. Martxoaren 19an Atharratzen (Zuberoa) hasi eta hil horren 29an Bilbon bukatuko da 24. Korrika.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide