Helduen danborrada izan zen atzo gauean Azkoitian. 500 lagunek baino gehiagok parte hartu zuten danbor festan, eta euria ez zen festa izorratzeko aitzakia izan. Hamahiru konpainiek –tartean, Izarraitz areto futboleko kideek osatutako talde berria– 22:00etan hasi zuten ohiko ibilbidea, eta kalez kale ibilita, plazan bukatu zuten danborrada. Gauerdian igo zuen Azkoitiko bandera Ana Azkoitia alkateak. Gukak bideoan jaso du danborrada.