Iker Hernandez final laurdenetan kaleratu dute Espainiako Karate Txapelketatik

Andoni Elduaien 2025eko azaroaren 19a

Iker Hernandez, Espainiako Karate Txapelketan. (Utzitakoa)

Espainiako rankingeko hamahirugarren posturaino igo da Hernandez Jaenen (Espainia) jokatutako txapelketan lau kanporaketa gainditu eta gero. Final laurdenetan kaleratu du azkoitiarra rankingeko hirugarren sailkatuak. 

Iker Hernandez karateka azkoitiarrak Espainiako Karate Txapelketa jokatu du euskal selekzioa Jaenen (Espainia). 21 urte azpikoen lehian aritu da hura, eta maila txukunean, gainera; izan ere, final laurdenetan gelditu da Hernandez txapelketatik kanpo. Finalerdien atarikoan Espainiako hirugarrenaren aurka aritu behar izan zuen hark, eta ezin izan zuen hura mendean hartu. 

Dena den, 21 urtez azpiko Espainiako rankingeko hamahirugarren posturaino igo da Hernandez Jaenen jokatutako txapelketaren ondoren; izan ere, azkoitiarrak lau kanporaketa gainditu ditu final laurdenetaraino sailkatzeko. 

Hernandez 21 urtez azpiko Euskadiko txapelduna da egun, baita Gipuzkoako eta Asturiasko txapelduna ere. Bergarako (Gipuzkoa) Shotokan eskolan entrenatzen du azkoitiarrak.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide