Karateko Euskal Federazioaren erabakiz, Iker Hernandez Azkoitiko karatekak EAEko selekzioa ordezkatuko du hilaren 14ean eta 16an Jaenen (Espainia) jokatuko den 21 urte azpikoen Espainiako txapelketan.
Bizkaiko eta Gipuzkoako ordezkariek urrian Ortuellan (Bizkaia) izan zuten lehian nagusitu zen Hernandez, eta ondorioz, 21 urte azpikoen EAEko txapelduna da egun. Horri esker, Jaengo Olivo Arena zentroan jokatuko duten estatu mailako txapelketarako txartela lortu du.
Ortuellako txapelaz gain, lehenengo postua lortu zuen aurten Pasaian jokatu zuten Gipuzkoako txapelketan nahiz Cangas del Narcea herriko Asturiasko txapelketan.
Bost urte zituela hasi zen Iker Hernandez karatearen munduan, eta egun Bergaako Shotokan eskolan entrenatzen du.