Atzera begira

Atzera begira: 2013ko Azkoitiko helduen danborrada

Erredakzioa

Guka telebistak 2013. urteko sanandresetako Azkoitiko helduen danborradako irudiak berreskuratu ditu. Euripean baina umore ona galdu gabe egin zuten danborrada urte hartan. 

Datorren larunbatean, danbor hotsek hartuko dituzte herriko txokoak, eta helduen danborradak 500 herritar bilduko ditu aurtengoan, hamahiru taldetan banatuta. Urtez urte gero eta konpainia gehiagok parte hartzen dute sanandresen bueltan egiten duten desfile horretan, eta egitasmoak izan duen bilakaera ikus daiteke, esaterako, beheko bideoan. Izan ere, Guka telebistak 2013. urteko sanandresetako Azkoitiko helduen danborradako irudiak berreskuratu ditu. Urte hartan, euripean baina umore ona galdu gabe egin zuten helduen danborrada.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide