Aner Etxezabalek hirugarren egin du Euskadiko parapente txapelketan

Ane Olaizola 2025eko azaroaren 17a

Etxezabal, ezkerrean, IƱiguezekin eta Gabiriarekin, podiumean. (Euskadiko Aire Kirol Federazioa)

Parapentelariek urtean zehar egindako sei hegaldi luzeenak kontuan hartuta, txapelketaren hirugarren postuan sailkatu da azkoitiarra, Mattin Iñiguezen eta Iñigo Gabiriaren atzetik.  

Aurtengo Euskadiko XContest parapente txapelketan, sailkapeneko hirugarren postua erdietsi du Aner Etxezabal azkoitiarrak. Parapentelariek urtean zehar egindako sei hegaldi luzeenak kontuan hartzen ditu Euskadiko XContest txapelketak, eta gainera, horietatik lau hegaldik behintzat Gipuzkoa, Bizkaia, Araba edo Nafarroatik aireratuak izan behar dute. Hori guztia aintzat hartuta, azkoitiarra hirugarren postuan geratu da, Mattin Iñiguezen eta Iñigo Gabiriaren atzetik.  Txapelketaren sari banaketa atzo egin zuten Orion, eta parapentelariek han jaso zituzten sariak. 

Aurtengo txapeldun Iñiguez, bestalde, ostiralean Azkoitian izan zen. Anaitasuna mendi bazkunak antolatutako hitzaldi bat eman zuen hark Elkargunean, eta joan den udan Alpeetan jokatzen den Red Bull X-Alps txapelketan bizi izandakoak kontatu zituen hark dozenaka lagunen aurrean.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide