Red Bull X-Alpseko abenturak, protagonistetako baten eskutik

Ane Olaizola 2025eko azaroaren 14a

IƱiguezen solasaldia, Elkargunean. (Ane Olaizola)

Anaitasuna mendi bazkunak antolatuta, Mattin Iñiguez parapentelariak joan den udan Alpeetan barrena bizi izandakoa azaldu du gaur arratsaldean Elkargunean. 

Mattin Iñiguez parapentelariaren bizipenak gertutik ezagutzeko aukera izan dute gaur arratsaldean Elkargunean bildu diren dozenaka lagunek, joan den udan Alpeetan barrera bizi izandakoa kontatu baitu zegamarrak Azkoitian, Anaitasuna mendi bazkunak antolatutako hitzaldian. 

Munduko kirol-proba gogorrenetako batean parte hartu zuen parapentelariak ekainean: Alpeetan jokatzen den Red Bull X-Alpseko 35 partaideetako bat izan zen, eta hamaika egun eman zituen garaipena lortzeko lehian. Red Bull X-Alps lasterketak parapentea eta alpinismoa batzen ditu, eta oinez nahiz hegan, Austria, Frantzia, Alemania, Italia eta Suitza zeharkatzen dituzte parte hartzaileek. Hamaika egunen ostean, azken fasean kanporatu zuten Iñiguez, 60 kilometro eta 3.000 metroko desnibela zituen ibilbidea osatu ostean. Orduan bizitako abenturak azaldu ditu Iñiguezek gaurko solasaldian, bideo batez lagunduta. 

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide