Zein da 'tiposue' Azkoitiko hitzaren esanahia?

Erredakzioa

Pertsona bat bastoi bati helduta. (Pixabay)

Azkoitia Gukak, herriko euskara bultzatzeko asmoarekin, Azkoitiko hitz edo esamolde bat argitaratzen du ostiralero. Aurrekoan, lain hitzaren esanahia erakutsi zuen webgunean Azkoitia Gukak; oraingoan, tiposue hitza aukeratu du. Ba al dakizu zein den hitz horren esanahia?

Tiposue hitza erabiltzen da Azkoitian pertsona bat itxurazkoa dela esateko. Hona hemen adibide bat:

  • Azkoitiko hizkeran: "Gizon tiposue da Luis dauken edadeako".
  • Euskara batuan: "Itxurazko gizona da Luis duen adinerako".

Iturria: Azkoittiko euskerie, Aizkibel beka.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide