Zein da 'lain' Azkoitiko hitzaren esanahia?

Erredakzioa

Pertsona bat dirua zenbatzen. (Freepik)

Azkoitia Gukak, herriko euskara bultzatzeko asmoarekin, Azkoitiko hitz edo esamolde bat argitaratzen du ostiralero. Aurrekoan, karriau hitzaren esanahia erakutsi zuen webgunean Azkoitia Gukak; oraingoan, lain hitza aukeratu du. Ba al dakizu zein den hitz horren esanahia?

Lain hitzak bi esanahi ditu Azkoitian. Batetik, norbait zerbaiten edo norbaiten adina edo bezainbeste dela adierazteko erabili ohi da, eta bestetik, gaitasunari lotuta, norbait zerbaitetarako gai edo kapaz den adierazteko. Hona hemen adibideak:

Adina edo bezainbeste adierazteko:

  • Azkoitiko hizkeran: "Hemen ez dago danantzako lain diru".
  • Euskara batuan: "Hemen ez dago guztiontzako adina diru".

Norbait zerbaitetarako gai edo kapaz dela adierazteko:

  • Azkoitiko hizkeran: "Ez naiz gauze danak batea eitteko lain".
  • Euskara batuan: "Ez naiz gauza danak batera egiteko gai".

Iturria: Azkoittiko euskerie, Aizkibel beka.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide