Zein da 'karriau' Azkoitiko hitzaren esanahia?

Erredakzioa

Sutarako egurrak, orgatila baten gainean. (Pixabay)

Azkoitia Gukak, herriko euskara bultzatzeko asmoarekin, Azkoitiko hitz edo esamolde bat argitaratzen du ostiralero. Aurrekoan, ziztrin hitzaren esanahia erakutsi zuen webgunean Azkoitia Gukak; oraingoan, karriau hitza aukeratu du. Ba al dakizu zein den hitz horren esanahia?

Karriau hitzak garraiatu edo eraman esan nahi du Azkoitian. Hona hemen adibide bat:

  • Azkoitiko hizkeran: "Egur hoxek etxeaino karriau ber die".
  • Euskara batuan: "Egur horiek etxeraino eraman behar dira".

Iturria: Azkoittiko euskerie, Aizkibel beka.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide