Zein da 'ziztrin' Azkoitiko hitzaren esanahia?

Erredakzioa

Zulatutako galtzak. (Pixabay)

Azkoitia Gukak, herriko euskara bultzatzeko asmoarekin, Azkoitiko hitz edo esamolde bat argitaratzen du ostiralero. Aurrekoan, arritxontxorra hitzaren esanahia erakutsi zuen webgunean Azkoitia Gukak; oraingoan, ziztrine hitza aukeratu du. Ba al dakizu zein den adiera horren esanahia?

Ziztrine hitza erabiltzen da Azkoitian zerbait edo norbait txukunaren aurkakoa edo narrasa dela esateko. Hona hemen adibide bat:

  • Azkoitiko hizkeran: "Praka ziztrin hoxekin irten ein ber din/k geo kalea!".
  • Euskara batuan: "Galtza narras horiekin atera egin behar dun/k gero kalera".

Iturria: Azkoittiko euskerie, Aizkibel beka.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide