Zein da 'arritxontxorra' Azkoitiko hitzaren esanahia?

Erredakzioa

Belar artifizialekoa da egun San Juango zelaia.

Azkoitia Gukak, herriko euskara bultzatzeko asmoarekin, Azkoitiko hitz edo esamolde bat argitaratzen du ostiralero. Aurrekoan, oinurrungun hitzaren esanahia erakutsi zuen webgunean Azkoitia Gukak; oraingoan, arritxontxorra hitza aukeratu du. Ba al dakizu zein den adiera horren esanahia?

Arritxontxorra hitza erabiltzen da Azkoitian hartxintxarra esateko. Hona hemen adibide bat:

  • Azkoitiko hizkeran: "San Juneko fuel kanpue arritxontxorrezkue zan garai baten".
  • Euskara batuan: "San Juaneko futbol zelaian hartxintxarrezkoa zen garai batean".

Iturria: Azkoittiko euskerie, Aizkibel beka.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide