Zein da 'oinurrungun' Azkoitiko hitzaren esanahia?

Erredakzioa

Txoriak hegan. (Freepik)

Azkoitia Gukak, herriko euskara bultzatzeko asmoarekin, Azkoitiko hitz edo esamolde bat argitaratzen du ostiralero. Aurrekoan, mama hitzaren esanahia erakutsi zuen webgunean Azkoitia Gukak; oraingoan, oinurrungun hitza aukeratu du. Ba al dakizu zein den adiera horren esanahia?

Oinurrungun hitza erabiltzen da Azkoitian lehengo batean esateko. Hona hemen adibide bat:

  • Azkoitiko hizkeran: "Oinurrungun txori berezi batzuk ikusi gitxi(n)an mendixen".
  • Euskara batuan: "Lehengo batean txori berezi batzuk ikusi geniti(n)an mendian".

Iturria: Azkoittiko euskerie, Aizkibel beka.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide