Zein da 'mama' Azkoitiko hitzaren esanahia?

Erredakzioa 2025eko irailaren 26a

Pertsona bat konfetiei putz egiten. (Freepik)

Azkoitia Gukak, herriko euskara bultzatzeko asmoarekin, Azkoitiko hitz edo esamolde bat argitaratzen du ostiralero. Aurrekoan, trintxerie hitzaren esanahia erakutsi zuen webgunean Azkoitia Gukak; oraingoan, mama hitza aukeratu du. Ba al dakizu zein den adiera horren esanahia?

Mama hitzak norbaitek zorte ona edo pagotxa izan duela esan nahi du Azkoitian. Hona hemen adibide bat:

  • Azkoitiko hizkeran: "Osaba Luixek mama euki zun loterixe tokau zikon egunin".
  • Euskara batuan: "Osaba Luixek zorte ona izan zuen loteria egokitu zitzaion egunean".

Iturria: Azkoittiko euskerie, Aizkibel beka.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide