Zein da 'trintxerie' Azkoitiko hitzaren esanahia?

Erredakzioa 2025eko irailaren 19a

Emakume bat aterkipean. (Freepik)

Azkoitia Gukak, herriko euskara bultzatzeko asmoarekin, Azkoitiko hitz edo esamolde bat argitaratzen du ostiralero. Aurrekoan, lapratx ein adieraren esanahia erakutsi zuen webgunean Azkoitia Gukak; oraingoan, trintxerie hitza aukeratu du. Ba al dakizu zein den adiera horren esanahia?

Trintxerie hitzak euritarako jaka edo zira esan nahi du Azkoitian. Hona hemen adibide bat:

  • Azkoitiko hizkeran: ""Euri asko ari du, ta jantzizu trintxerie kalea erten aurretik".
  • Euskara batuan: "Euri asko ari du, eta jantzi ezazu euritarako jaka kalera irten aurretik".

Iturria: Azkoittiko euskerie, Aizkibel beka.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide