Zein da 'lapratx ein' Azkoitiko adieraren esanahia?

Erredakzioa 2025eko irailaren 12a

Pertsona bat, orkatilla okertuta. (Freepik)

Azkoitia Gukak, herriko euskara bultzatzeko asmoarekin, Azkoitiko hitz edo esamolde bat argitaratzen du ostiralero. Aurrekoan, kulpittue hitzaren esanahia erakutsi zuen webgunean Azkoitia Gukak; oraingoan, lapratx ein adiera aukeratu du. Ba al dakizu zein den adiera horren esanahia?

Lapratx ein adierak irrist edo labain egitea esan nahi du Azkoitian. Hona hemen adibide bat: 

  • Azkoitiko hizkeran: "Lapratx ein da txorkatillie okertu zako Jaioneri".
  • Euskara batuan: "Irrist egin eta txorkatila okertu zaio Jaioneri".

Iturria: Azkoittiko euskerie, Aizkibel beka.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide