Zein da 'kulpittue' Azkoitiko hitzaren esanahia?

Erredakzioa

Azkoitiko Andre Mariaren Jasokundeko parrokiako pulpituetako bat. (Andoni Elduaien)

Azkoitia Gukak, herriko euskara bultzatzeko asmoarekin, Azkoitiko hitz edo esamolde bat argitaratzen du ostiralero. Aurrekoan, beirazune hitzaren esanahia erakutsi zuen webgunean Azkoitia Gukak; oraingoan, kulpittue hitza aukeratu du. Ba al dakizu zein den hitz horren esanahia?

Kulpittue hitzak elizetan edo parrokietan egon ohi diren pulpitua esan nahi du Azkoitian. Hona hemen adibide bat: 

  • Azkoitiko hizkeran: "Kulpittotiken bota zun sermoie apaizek jaixen".
  • Euskara batuan: "Pulpitutik bota zuen sermoia apaizak igandean".

Iturria: Azkoittiko euskerie, Aizkibel beka.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide