Beirazune hitzak begirada esan nahi du Azkoitian, izan norberak duen begirada edo beste norbaiti egiten zaiona. Hona hemen adibide bana:
- Norberak duen begiradari lotuta:
- Azkoitiko hizkeran: "Mikelek oso beirazun zorrotza dauke".
- Euskara batuan: "Mikelek oso begirada zorrotza du".
- Beste norbaiti egiten zaion begiradari lotuta:
- Azkoitiko hizkeran: "Mutil hare denbora osun zure beire euki zendun; kriston beirazunek bota zitzun".
- Euskara batuan: "Mutil hura denbora guztian zure begira egon zen; egundoko begiradak egin zizkizun".
Iturria: Azkoittiko euskerie, Aizkibel beka.