Zein da 'batzuixe' Azkoitiko hitzaren esanahia?

Erredakzioa 2025eko abuztuaren 22a

Baratxuri buruak, mahai gainean. (Freepik)

Azkoitia Gukak, herriko euskara bultzatzeko asmoarekin, Azkoitiko hitz edo esamolde bat argitaratzen du ostiralero. Aurrekoan, andapandango ibili adieraren esanahia erakutsi zuen webgunean; oraingoan, batzuixe hitza aukeratu du Azkoitia Gukak. Ba al dakizu zein den hitz horren esanahia?

Batzuixe hitza erabiltzen da Azkoitian baratxuria edo berakatza esateko. Hona hemen adibide bat: 

  • Azkoitiko hizkeran: "Batzuixe behintzet bota dixo aittek gaur arraxei!".
  • Euskara batuan: "Baratxuria behintzat bota dio aitak gaur arrainari".

Iturria: Azkoittiko euskerie, Aizkibel beka.