Zein da 'andapandango ibili' Azkoitiko adieraren esanahia?

Erredakzioa 2025ko abu. 15a, 09:00

Herritarrak, iazko andremarietako kontzertuan. (Andoni Elduaien)

Azkoitia Gukak, herriko euskara bultzatzeko asmoarekin, Azkoitiko hitz edo esamolde bat argitaratzen du ostiralero. Aurrekoan, baikutze hitzaren esanahia erakutsi zuen webgunean; oraingoan, andapandango ibili adiera aukeratu du Azkoitia Gukak. Ba al dakizu zein den hitz horren esanahia?

Andapandango ibili adiera bi modutara erabiltzen da Azkoitian. Batetik, norbait adar joka dabilenean erabili ohi da, eta bestetik, festa giroan ibiltzeari esaten zaio. Hona hemen bi moduen adibideak: 

Adar joka ibili: 

  • Azkoitiko hizkeran: "Hi andapandango al habil? Nei ez tik sartuko, eh...".
  • Euskara batuan: "Hi adarra jotzen ari al haiz? Niri ez didan/k sartuko, eh".

Festa giroan ibili: 

  • Azkoitiko hizkeran: "Oin e hemen gatxabiltzen/k, kalin, andapandango".
  • Euskara batuan: "Orain ere hemen gabiltza, kalean, festa giroan".

Iturria: Azkoittiko euskerie, Aizkibel beka.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide