Zein da 'baikutze' Azkoitiko hitzaren esanahia?

Erredakzioa 2025ko abu. 8a, 09:00

Artalde bat zelaian. (Pixabay)

Azkoitia Gukak, herriko euskara bultzatzeko asmoarekin, Azkoitiko hitz edo esamolde bat argitaratzen du ostiralero. Aurrekoan, atezaixe hitzaren esanahia erakutsi zuen webgunean; oraingoan, baikutze hitza aukeratu du Azkoitia Gukak. Ba al dakizu zein den hitz horren esanahia?

Baikutze hitza erabiltzen da Azkoitian, kalteren bat egin duen aberea bahitu dela esateko, eta ondoren, abere horren jabeak hura berreskuratzearen truke kalteak ordain ditzan. Honela erabili ohi da:

  • Azkoitiko hizkeran: "Beheko baserrikuei baikutze ein dixobe".
  • Euskara batuan: "Beheko baserrikoei kalteak eragin dituen aberea bahitu diote".

Iturria: Azkoittiko euskerie, Aizkibel beka.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide