Zein da 'atezaixe' Azkoitiko hitzaren esanahia?

Erredakzioa 2025eko abuztuaren 1a

Oleta mendia. (Andoni Elduaien)

Azkoitia Gukak, herriko euskara bultzatzeko asmoarekin, Azkoitiko hitz edo esamolde bat argitaratzen du ostiralero. Aurrekoan, artxarie hitzaren esanahia erakutsi zuen webgunean; oraingoan, atezaixe hitza aukeratu du Azkoitia Gukak. Ba al dakizu zein den hitz horren esanahia?

Atezaixe hitza erabiltzen da Azkoitian mendietan egon ohi diren hesietako pasoari deitzeko. Honela erabili ohi da:

  • Azkoitiko hizkeran: "Atezaixe gainetik pasau genun mendixen beste aldea juteko".
  • Euskara batuan: "Hesiko pasoa gainetik igaro genuen mendiaren beste aldera joateko".

Iturria: Azkoittiko euskerie, Aizkibel beka.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide