Belntin Aldalur Orbegozo aiarra izan da aste honetako Dabilen harriari saioaren protagonista. Guka Telebistak atzo gauen, 22:00etan, bota zuen bigarren denboraldiko seigarren atala, eta horretan, besteak beste, gaztetako kontuak berritu zituen Aldalurrek. Herriko aguazilaren semea izateari lotutako pasadizoak kontatu ditu, baita musikarien familia bateko kidea izateari lotutakoak ere.
Datozen asteetan ere, asteartero-asteartero, Dabilen harriari saioaren atal berriak ikusteko aukera izango dute herritarrek Guka Telebistan, 22:00etan. Asteazken arratsaldetik aurrera, berriz, Gukaren webguneetan ikusi ahal izango dira atal horiek.