Felix Etxeberria azpeitiarra izan da aste honetako Dabilen harriari saioaren protagonista. Guka Telebistak atzo gauen, 22:00etan, bota zuen bigarren denboraldiko bosgarren atala, eta horretan, besteak beste, gaztetako kontuak berritu zituen Etxeberriak. Eskola gustuko ez, eta 12 urterekin hasi zen lanean Guibertenean. Gerora, bera egin zen negozioaren kargu, eta han egin zituen jubilatu arteko urteak; urte asko, baina beti gustura eta pozik joan izan zen lanera.
Datozen asteetan ere, asteartero-asteartero, Dabilen harriari saioaren atal berriak ikusteko aukera izango dute herritarrek Guka Telebistan, 22:00etan. Asteazken arratsaldetik aurrera, berriz, Gukaren webguneetan ikusi ahal izango dira atal horiek.