Dabilen harriari...

Justo Silbeti Andreano da 'Dabilen harriari' saioko aste honetako protagonista

Onintza Lete Arrieta eta Gorka Eizagirre

Guka Telebistak atzo gauen bota zuen Dabilen harriari saioaren bigarren denboraldiko laugarren atala, Getariako Justo Silbeti Andreano protagonista zuela. Hemen duzue atala, oso-osorik ikusgai.  

Justo Silbeti Andreano getariarra izan da aste honetako Dabilen harriari saioaren protagonista. Guka Telebistak atzo gauen, 22:00etan, bota zuen bigarren denboraldiko laugarren atala, eta horretan, besteak beste, arrantzale ofizioaz, toki izenez eta arrantzari lotutako euskarazko hitz bereziez jardun zuen Andreanok. 90 urterekin, oraindik burua argi du getariarrak, eta ederki berritu zituen garai bateko kontuak kameren aurrean.

Datozen asteetan ere, asteartero-asteartero, Dabilen harriari saioaren atal berriak ikusteko aukera izango dute herritarrek Guka Telebistan, 22:00etan. Asteazken arratsaldetik aurrera, berriz, Gukaren webguneetan ikusi ahal izango dira atal horiek.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide