X. Orbel Jokoak

2025eko Orbel Jokoak: hirugarren asteko galderak

Erredakzioa

Hona hemen 2025eko Orbel Jokoen hirugarren asteko galderak. Erantzunak, beranduenez, astearteko 12:00etarako bidali behar dira, maxixatzen@maxixatzen.eus posta elektronikora.  Zorte on!

Erniarraitz Bertsozale Elkarteari buruzko galderak:

1.- Erniarraitz elkarteko logoa musutruk zein azkoitiarrek sortu zuen?

2.- Erniarraitz Elkarteak 25 urte hauetan 4 bilgunetan izan du bere egoitza, non?

3.- Erniarraitz eta Lagun onak Mendi Bazkunak “Bertso ibilaldia Txilarramendi XX. mendeko bertsolaritzaren kabia” noiz antolatu zuten? Zeinen bertsoak abestu zituzten? Partaideek non bukatu zuten goiza?

4.- Meola jatetxean hainbat urtetan eskolartekoa prestatzeko Erniarraitzeko ikasleek, besteak beste Imanol Lazkano, Mikel Mendizabal, Anjel Larrañaga eta Juan Joxe Eizmendirekin trebatzen ziren, honako honetan zein bost azkoitiar identifika ditzakezue?

5.- Erniarraitzen antolatutako II. bertso kopan, Azkoitian non egin zen saioa, nork hartu zuten parte eta nork irabazi zuen?

6.- ERNIARRAITZ izenak zer adierazten du?

7.- Noiz sortu zen Erniarraitz Elkartea?

8.- Noiz eta non jokatu zen Bertsolari Gazteen Lehen Erniarraitz Txapelketako finala?

9.- Nor izan zen irabazle?

10.- Noiz jokatu zen Kuadrila Arteko I. “Bertso Parranda” Txapelketako finala?

11.- Zein talde izan zen irabazlea?

12.- Azkoitiko zein taldek irabazi zuen 2012ko Bertso Parranda? Nork osatu zuten taldea?

13.- Erniarraitz Bertsozale Elkarteko zenbat taldek hartu zuten parte 2017ko Gipuzkoako Herriarteko Txapelketan? Horien artean Azkoitiko zenbat talde zeuden?

14.- Erniarraitzek bertso eskoletako gaztetxoekin urtero antolatzen du asteburu pasa, non izaten da?

15.- Erniarraitzen 25. urteurrenaren harira, Guka-k erreportaia bat egin du belaunaldi desberdinetako kideak elkarrizketatuz. Nor dira erreportaia horretako elkarrizketatuak?

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide