X. Orbel Jokoak

2025eko Orbel Jokoak: bigarren asteko galderak

Erredakzioa 2025eko azaroaren 10a

Hona hemen 2025eko Orbel Jokoen bigarren asteko galderak. Erantzunak, beranduenez, igandeko 12:00etarako bidali behar dira, maxixatzen@maxixatzen.eus posta elektronikora.  Zorte on!

1.- Zenbat esfera zituen San Martingo erlojuak hasieran?

2.- Duela 100 urte inguru ireki zen lehen zine ofizialak zer izen zuen?

3.- Noiz jo zuen tximistak azken aldiz kanpandorrea, hura botatzea lortuz?

4.- Zein zen Azkoitiko lehen futbol taldearen izena?

5.- Zer fruta ageri da Azkoitiko armarriaren barruan?

6.- Azkoitiko zein margolari egin zen ezagun Sevillan, Velazquezen garaian?

7.- Zein da ezagutzen dugun Azkoitiko musikari zaharrena?

8.- Gipuzkoan, zein herritarrei deitzen diete beste izen batekin xakelak?

9.- Zein da Jorge Oteizak Balda plazan egindako eskulturaren izena?

10.- Zein beste izen izan zuen Urola ibaiak?

11.- Nor izan zen Ipui Onac liburuaren egilea?

12.- Zein dira Azkoitian ateratzen diren erraldoi zaharrenak?

13.- Zein urtetan izan zen Azkoitian abarketaren inguruko lock out ospetsuena?

14.- Zein bi santu daude Martitte auzoko elizan?

15.- Zein taldeak sortu zuen Azkoitiko helduen danborrada 1948an?

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide